XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Korapiloa askatu

Elena biologoa da eta duela gutxi Arizonatik etorria: sei hilabetez egon da han bertako fauna estudiatzen.

Orain laborategi batean egiten du lan.

Eguerdi batean lana bukatu ondoren, etxera doa.

Atarian zerbait aurkitzen du eta arineketan kalera doa.

Ordu laurden barru etxera itzuli eta bere logelan sartzen da.

Amak, bere bila doanean bazkaltzeko, lurrean etzanda aurkitzen du, hilda.

Zer gertatu zaio?

Zein izan da hilketa honen zergatia?

Ezetz asmatu

Zer egin zioten txakurrari?

Eztabaidatu

Salomon Erregeak zuzena izatearen ospea zeukan.

Egun batean bi emakume etorri zitzaizkion elkarren artean zeukaten auzian epaile izateko eskatuz.

Bi emakumeek ume txiki bat zekarten eta bakoitzak haurra berea zela esaten zuen.

Salomonek, egia ezin zitekeenez jakin, artez jokatzea erabaki zuen: haurra emakume biena bazen, erdibitu egingo zuen, eta horrela bakoitzak erdi bat izango zukeen behintzat.

Bietako emakume batek, hori entzutean, zera esan zuen: Ez, jauna, arren!

Eman iezaiozu haurra honi.

Salomonek berehalaxe erabaki: Emaiozue haurra horrela hitz egin duen emakumeari.

Bera da benetako ama eta.

Ongi asmatuko zuen Salomonek?

Zergatik?

Norbaitek Salomonen erara jokatu duela esaten denean, badakizu zer esan nahi den?